Bergarako ELOI KRESPO eta VICENTE URIBESALGOk 3 kolpetan irabazi diete Legazpiko JOSEBA GABILONDO eta JOSEBA TELLERIAri Hemen duzue unerarteko informazio guztia, sailkapena eta kronika.
Hemen dituzue Euskal Herriko X. Mus Txapelketako txapelaren bila leian diharduten 16 bikoteen zerrenda.
Goizeko lehen ordutik muslariz bere da Hiribehere plazako azoka. Zazpi herrialdetatik etorritako muslariek bertan zuten zita. Izen ematea eta kae beroa zuten zain karta joko zaleak eta ekitaldian gorazarre egin diete zazpi herrialdetako txapeldunei. HEMEN DITUZUE ZERRENDA OSOA BAI ETA ARRATSALDEKO FASERA SAILKATU DIRENENA ERE.
Zazpi herrialdetatik sailkatu diren 128 bikoteak zehaztu dira asteburu honetan jokatu den herrialdeko azken finalarekin. Zazpi herrialdetako txapeldunek ere txapela jantzi dute. Berau jantzita agertu beharko dute Uztaritzen (Lapurdi) 2018ko martxoaren 10ean ospatuko den Euskal Herriko final nazionalera.
Hemen dituzue, sailkatu diren 128 bikoteen izen abizenak eta jatorriak, bai eta herrialdetako txapeldunen argazkiak ere. Uztaritzera bertaratu behar dutenentzako esku orria eta mapako kokagunea ere prestatu dugu. Bideoa Nafarroa Garaiko finalekoa dugu
Atzo ospatu zuten BEHE NAFARROAko finala DONAPALEUko Foirail ostatuan. Banka herriko PATRICK OCAFRAIN eta JEAN MARIE OCAFRAINen jantzi zuten Behe Nafarroako txapela. Hemen dituzue Behe Nafarroatik sailkaturiko 18 muslarien izen abizenak.
Araba, Bizkaia, Zuberoa Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko herrialdeko finalak ospatu dira. Martxoaren 3an Behe Nafarroako Donapaleun burutuko den finalarekin zazpi herrialdetako muslariak Uztaritzera begira jarriko dira. Martxoaren 10ean Lapurdiko herrian burutuko bait da Euskal Herriko X. Mus Txapelketaren final nazionala.
Datuak jaso ahala albiste hau eguneratuko dugu. Uztaritzeri buruzko informazioa nahi baduzu, hona hemen.
Hemen bilduko ditugu finalerako sailkatu diren muslarien izen abizenak, zorionak denoi.
BEHE NAFARROAko finala martxoaren 3an ospatuko dute DONAPALEUko Foirail ostatuan 15:00etan. Hemen duzue sailkatu diren bikoteen zerrenda eguneratua.
Bigarren Jean Jacques Carriquiriborde eta Jean Jacques Etxeberri (llargo). Argazkian (ezkerretik eskuinerat) Carriquiriborde, Larragnaga, Lucu eta Etxeberri. Laister osatuko dugu sailkatuen zerrenda.
Arratsaldeko 15etan hasi da Bergarako Ikastolako ginasioan Gipuzkoako finala. Bertan bildu dira Gipuzkoa guztitik bertaratutako 105 bikoteak. Antzuolarrak gailendu dira Anoetarren aurrean. Beñat Sainz eta Unai Ibartzabal (pasa den urteko Gipuzkoako txapelduna) txapeldun orde geratu dira partida estuaren ondoren.
Egun osoan zehar jokatu da Euskal Herriko hiriburuan Nafarroa Garaiko finala. Ioritz Oiartzabal eta Asier Gil leitzarrek, Iratxetako Zalla Gillen eta Josu Diez “Fleki”ren aurka jokatu dute finala. Hemen duzue gaur Iruñeatik sailkatu diren 32 bikoteen zerrenda.
Xaian ospatu den Lapurdiko herrialdeko finalean Swanke Tom eta Londaitz Mathieu azkaindarrak izan diran txapeldun. Hemen dituzue Lapurdiko 12 sailkatuen abizen eta izenak.
Derioko Baserri antzokian egindako finalean Lezamarrak txapeldun. Jokin Bilbao eta Igor Serrano izan dira giro onean jolastutako finalean txapeldun, finalean Bilboko Errekaldeko Ritxar Orte eta luis Monzon bikotea irabaziz.
Euskal Herriko X. Txapelketaren baitan Arabako txapela Ana Mari Arrizabalaga eta Elena Arrizabalaga ahizpek jantzi dute gaur Zigoitiako Gopegin jokatu den finalean. Arabako sailkatuen zerrenda
|