• Zazpi herrialde, 14 txapel, bihotz bat

    Gaur jokatu dira Euskal Herriko zazpi herrialdetako finalak. Euskal Herriko 128 bikoterik onenak Zuberoako Urdiñarben dute hurrengo jomuga. Martxoaren 5ean izango da hori. Hona txapeldunak eta finalera sailkatuak:

    Arabako txapeldunak Sergio Ruiz eta Alberto Salazar

    Bizkaiko txapeldunak Juan Mari Eguren eta Jose Luis Serna

    Gipuzkoako txapeldunak Pello Garin eta Jon Ormazabal

    Nafarroa Garaiko txapeldun Joxe Zabala eta Iosu Fleki

    Zuberoako txapeldunak Rene Incagaray eta Thierry Dalhies

    Lapurdiko txapeldunak Berau eta Duperou.

    Behe Nafarroako txapeldunak Errecart eta Pedouan

     

     

     

    2016, otsailak 20
    Nagusiak;
  • Zazpi euskal herrialdeak hordagoka!
    Gipuzkoako Alegiko kultur etxean 16:00etan hartutako irudia

    Une honetan bertan Gasteiz, Zornotza, Alegia, Iruñea, Heleta, Urruña eta Urdiñarben herrialdeko finalak ospatzen ari dira. Tantoz tanto irabazi arte! Zuzeneko jarraipena twitter bidez #EHmus traola jarraituz. Arratsaldeko azken ordurako espero ditugu LEHEN EMAITZAK: hona Gipuzkoako 32 sailkatuen zerrenda.

    2016, otsailak 20
    Nagusiak;
  • Larunbatean jokatuko dira zazpi herrialdetako finalak

    Euskal Herriko VIII.Mus Txapelketan herri mailako fasea gainditu eta herrialdera igaro diren bikoteen izenak eta herriak dituzue hemen, baita datorren otsailaren 20an jokatzekoak diren herrialdeko finalan non eta noiz jokatuko diren.Zuberoako datuak falta zaizkigu,  jaso ahala zintzilikatuko ditugu.

    2016, otsailak 17
    Nagusiak;
  • Zazpi herrialdetako kanporaketak otsailaren 20an

    Euskal Herriko VIII.Mus Txapelketako 2. fasea 2016ko otsailaren 20an burutuko da zazpi herrialdetan jokatuko diren kanporaketekin, hemen dituzue xehetasunak.

    2016, otsailak 20
    Iruzkinik ez Nagusiak;
  • Dagoeneko makinabat herrietan burutu dute VIII. mus txapelketa nazionalerako kanporaketa eta beste hainbatetan data zehaztu ere bai. Aurten final handia Urdiñarben Zuberoan ospatuko dugu. Hemen dituzue nazio mailako mus txapelketaren xehetasun nagusiak.

    2015, azaroak 19
    Nagusiak;
  • Joseba Goikoetxea eta Patxi Salaxar legorretarrak dira, Euskal Herriko zazpigarren txapeldunak!
    Giro paregabean ospatu da Euskal Herriko VII. Mus Txapelketako finala Lekeition.

    Ttotte Larre eta Brunno Carrere heletarrek men egin behar izan dute bi eta huts irabazten hasi, bina berdindu eta azken momentuan gailendu zaizkie gipuzkoarrak. Joseba Goikoetxea eta Patxi Salaxar legorretarrak izan dira iluntzeko 21:00etan jantzi dute txapela Maitane Larrauri Lekeitioko Alkatearen eskutik.

     

     

    Egun osoan zehar giro paregabeaz gozatzeko aukera izan dugu Lekeition (Bizkaia). Hemen duzue kronika.

    2015, martxoak 7
    Nagusiak;
  • Mus txapelketa nazionala azken txanpan sartu da
    Sailkatu diren 16 bikoteetatik onenak jartziko du txapela.

    Momentu honetan Euskal Herriko muslari onenen arteko leia abian da Lekeitioko Udaletxean. Musean ari diren 16 bikoteen artean bakarrak jantziko du Euskal Herriko txapela. Hemen duzue eguerditik oraindainoko informazio guztia.

    2015, martxoak 7
    Nagusiak;
  • Euskal Herriak hordago zazpigarren aldiz!

    Giro paregabean gauzatzen ari da Lekitton abian den Euskal Herriko VII. Mus Txapelketa. Dagoeneko muslariak hasiak dira enbidoka. Goizeko 9etan hasi da izen ematea, ondoren ekitaldia eta txisturaliek gidaturik merkatu plazara iritsi dira zazpi herrialdetatik iritsitako muslariak.

     

    Momentuan Lekeitioko merkatu plazan ari dira taldekako fasean. Hemen dituzue orain arteko argazkiak eta kronika txiki bat.

    2015, martxoak 7
    Nagusiak;
  • Larunbat honetan Lekeition jokatuko da Euskal Herriko VII.Mus Txapelketako final nazionala
    Heletako finala hasi aurretik, plazan hartutako irudia errepikatuko dugu aurten Lekeition.

    Larunbat honetan, 2015ko martxoaren 7an LEKEITIOn (Bizkaia) jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala.

     

    Bertan, Euskal Herri osoko zazpi herrialdetako 128 muslari onenak lehiatuko dira. Azarotik urtarrilera 250 herri baino gehiagotan jokatu ziren kanporaketetan, Euskal Herri osoko 2000 bikote inguruk parte hartu zuten. Otsailaren 21eta 22an jokatu ziren zazpi herrialdetako kanporaketak eta bertan sailkaturiko muslari onenen eskura izango da larunbatean Euskal Herriko txapelketa. Hona informazio osoa.

    2015, martxoak 7
    Iruzkinik ez Nagusiak;
  • Asteburuan ospatu dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa eta Lapurdiko herrialde mailako finalak. Hemen dituzue Euskal Herriko hiriburuan jokatu den finalaren bideoa eta DATU GUZTIAK. Hurrengo erronka Lekeition,  Euskal Herriko finala ospatuko martxoaren 7an Bizkaiko herrian.

     

    ZAZPI HERRIALDETAKO TXAPELDUNAK

     

    ARABAko txapeldunak: JUAN CARLOS BOLINAGA - JUANMA BALLEJO amurrioarrak

    GIPUZKOAko txapeldunak IÑAKI CRUZ – JOSEBA IRIZAR urretxuarrak

    NAFARROA GARAIko txapeldunak: IDOIA AUZA - MIGUEL LOIDI jauntsaratstarrak

    BIZKAIAko txapeldunak:LUIS ANGEL ABOITIZ - AITOR OKAMIKA bedaronarrak

    LAPURDIko txapeldunak: LADEVEZE - IRRIGOTEN lekornearrak            

    BEHE NAFARROAko txapeldunak: IBAROLA -IBAROLA bidarraitarrak

    ZUBEROAko txapeldunak: ARRICAU Mikael  -SALLABERENBORDE  urdiñarbearrak

    2015, otsailak 21
    Nagusiak;
  • Zazpi herrialdeko finaletako zuzeneko informazioa
    Une hauetan jokatzen ari da dira herrialdeko finalak.

    Hemen dituzue lehen argazkiak eta jarraipen zuzena egin dezakezue twitter bidez @mustxapelketa jarraituz edo #EHmus erabiliaz.

    Momentu honetan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa eta Lapurdin jokatzen ari dira herrialdeko finalak. Bihar zuberoakoa.

    2015, otsailak 21
    Iruzkinik ez Nagusiak;
  • Asteburu honetan jokatuko dira zazpi herrialdetako finalak
    Zazpi herrialdetako finalera sailkaturiko muslarien zerrendak

    Euskal Herriko VII.Mus Txapelketan herri mailako fasea gainditu eta herrialdera igaro diren bikoteen izenak eta herriak dituzue hemen, baita datorren asteburuan jokatuko diren herrialdeko finalan non eta noiz jokatuko diren. Behe Nafarroa eta Zuberoako datuak falta zaizkigu,  jaso ahala zintzilikatuko ditugu.

    2015, otsailak 15
    Iruzkinik ez Nagusiak;
  • 7 herrialdetako finalak  Euskal Herriko VII.Mus Txapelketan
    Pasa den urtean Orion jokatu zen Gipuzkoako finaleko argazkia.

    Txapelketa bete betean dela hemen aurreratzen dizuegu zazpi herrialdetako kanporaketetak noiz eta non izango direnaren konfirmazioa.

    2015, urtarrilak 18
    Nagusiak;
Zure herriko informazioa bidali
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak