Bizkaitarrak gailendu zaizkie Nafarroako Javier Lareki eta Luis Egileor aranzuriarrei txapeldunorde geratu direlarik. 3.sailkatuak Burlatako Axular Angela Zoko eta Javier Tipau eta 4.sailkatuak Sunbillako Ines Orbegozo eta Maite Galtzagorri "Patter" bikotea.
LOTURA: argazki galeria sarean dago eta txapeldunen argazkiak hemen
finalistak Nafarroako ARAZURIko Javier Lareki - Luis Egileor eta aurkari Bizkaiako BARAKALDOko Ibai Maruri - Jagoba Bazaga.
Burlatako Axular Angela Zoko eta Javier Tipau bikoteak eta Sunbillako Ines Orbegozo eta Maite Galtzagorri "Patter" bikoteen artean 3. saria eta 4.saria jokatzen ari dira
Goizean izenematearen ondoren ekitaldia burutu da Heletako plazan, muslariok goizean goizetik hartu dugu Behe Nafarroako herrixka hau. Auzapezak egin digu harrera eta mus jokoaren bidez; gure nazio izatea aldarrikatu dugu. Lehen argazkiak sarean dira eta ounez uneko kronika twitter bidez #EHmus jarraituaz.
Larunbat honetan, 2014ko martxoaren 8an HELETAn (Behe Nafarroa) jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala. Pasa den urtean Agurainen (Araba) ospatu zenaren antzera, goizeko 9etarako Heletako plazan aurkeztu beharko dira muslariak eta izen ematearekin batera kafe goxoa izango dute zain.
Asteburu honetan herrialdeko finalak ospatu dira Euskal Herriko zazpi herrialdetan. Euskal Herri osoko muslariok, zatiketa eta mugaz gaindik batzen gaituenari heldu eta musaren bidez nazio bat garela aldarrikatu dugu.
Hemen duzue Nafarroa Garaiko BIDEOA eta argazki guztiak FLICKRen dituzue LOTURA1 eta LOTURA2
Gaur arratsaldean jokatu da Zuberoako finala Urdiñarben Catalogne Hubert eta Bixente Goyhenexpe izan dira txapeldunak eta Sebastien Pochelu eta Thérèse Urritiaguer txapeldunordeak.
ARABAko HERRIALDEKO FINALA, atzo jokatu zen LAUDIOko GURE AUKERA elkartean. Hemen duzue EUSKAL HERRIKO FINALERA SAILKATURIKOEN ZERRENDA.
Gaur egunean zehar herrialdetako kanporaketetako datuak bildu eta plazaratuko ditugu, bihen bitartean hemen duzue Nafarroa Garaiko kanporaketaren inguruan egindako bideo ederra.
Oraindik argazkirik iritsi ez bazaigu ere hemen duzue Bizkaiako sailkapena eta informazioa.
LAPURDIko HERRIALDEKO FINALA, atzo jokatu zen, URRUÑA-PAUSUko XAIA Ostatuan, gaueko 22:30etan amaitu zen eta hemen duzue Euskal Herriko finalera SAILKATURIKOEN ZERRENDA.
Gaueko 22:15etan amaitu zen Gipuzkoako finala, Itsasondo eta Tolosaren artean. Atzoko eta gaurko muslarien arteko leian Tolosako 20 urteko muslariak garaile. Euskal Herriko Finalera sailkaturiko 32 bikoteen zerrenda. flickr-en dituzue ARGAZKI GUZTIAK
Asteburu honetan, Euskal Herriko VI. Mus Txapelketako herrialdeko finalak jokatuko dira zazpi herrialdeetan. Euskal Herriko final nazionala martxoaren 8an ospatuko da Heletan (Behe Nafarroa). Hemen duzue informazio guztia:
Hona hemen otsailaren 15ean (larunbata) jokatuko diren zazpi herrialdeen finalen informazioa. Adi, eguneraketak egon daitezkeelako.
|